Saltatu edukira


BIBLIA-IKASTARO GIDATUA

Gozatu bizitzaz betirako!

Doako biblia-ikastaro interaktibo honen bidez, galdera askoren erantzunak ezagutuko dituzu. Adibidez:

  • Nola izan naiteke zoriontsu?

  • Amaituko al dira inoiz gaiztakeria eta sufrimendua?

  • Ikusiko al ditut inoiz hil diren senide eta lagun maiteak?

  • Benetan arduratzen al da nitaz Jainkoa?

  • Nola egin dezaket otoitz Jainkoak ni entzuteko?

Doakoa

Ikastaro osoa doakoa da. Ez duzu ordaindu beharrik Biblia bat edo Gozatu bizitzaz betirako! argitalpenaren ale bat jasotzeko.

Hobekien datorkizunean

Aurrez aurre edo Internet bidez geratu zaitezke irakaslearekin, hobekien datorkizun leku eta orduan.

Konpromisorik gabe

Ikastaroa edozein momentuan utzi dezakezu, konpromisorik gabe.

Nolakoa da biblia-ikastaroa?

Irakasle batek Bibliak irakasten duena gaika aztertzen lagunduko dizu. Gozatu bizitzaz betirako! biblia-ikastaro interaktiboan, Bibliaren mezua eta honek nola laguntzen zaituen ezagutuko duzu. Gehiago jakiteko, ikusi hurrengo bideoa edo begiratu ikastaroari buruzko ohiko galdera batzuen erantzunak.

Aurreikusi nahi al duzu argitalpena?

Begirada bat bota ikastaroaren hasierako ikasgaiei.

Probatu nahi al duzu?

Klikatu botoia zure lehenengo biblia-ikastaro saioa izateko.