Saltatu edukira

GAZTEEN GALDERAK

Nola lagundu ahal dit Bibliak? 2. zatia: Bibliaren irakurketaz disfrutatuz

Nola lagundu ahal dit Bibliak? 2. zatia: Bibliaren irakurketaz disfrutatuz

 «Biblia nola irakurri ez badakizu, aspergarria izan daitekeela dirudi», dio Will izeneko nerabe batek.

 Biblia irakurtzeaz disfrutatzeko sekretua jakin nahi al duzu? Hala bada, artikulu honek lagunduko dizu.

 Eman bizia pasarteei

 Eman bizia irakurketari ondorengo metodoa erabiliz:

  1.    Aukeratu aztertu nahi duzun biblia-pasarte bat. Bibliako gertakari bat edo Ebanjelio baten pasarte bat izan daiteke, baita jw.org-en eskuragarri dauden Bibliaren irakurketa dramatizatuen pasarte bat ere.

  2.    Irakurri pasartea. Zure kabuz edo lagun edo familia-kideekin irakurri dezakezu. Batek narratzailearen zatia irakurri dezake eta besteek pertsonaiena.

  3.    Saiatu ondorengo aholkuetakoren bat jarraitzen:

    •   Marrazki bat edo marrazki sail bat egin pasarteko gertakizunak historian gertatu ziren ordenean jarriz. Marrazki bakoitzean idatzi deskribatzen duen esaldi bat.

    •   Eskema bat egin. Adibidez, pertsonaia leial bati buruz irakurtzen duzun heinean, lotu bere ekintza eta ezaugarriak jaso zituen bedeinkapenekin.

    •   Pasartea erreportaje bihurtu. Gertatzen dena ikuspuntu desberdinetatik azaldu eta pertsonaia nagusi eta lekukoak «elkarrizketatu».

    •   Pertsonaia batek erabaki txar bat hartu bazuen, imajina ezazu bukaera desberdin bat. Adibidez, pentsatu Pedrok Jesus ukatu zuen momentuan (Markos 14:66-72). Nola erantzun behar izango zukeen Pedrok presiopean?

    •   Irudimena baduzu, Biblian oinarritutako istorio bat idatzi dezakezu. Pasarteari buruzko ikasgaiak ere idatzi ditzakezu istorioan (Erromatarrei 15:4).

Bibliari bizia eman ahal diozu!

 Ikertu!

 Biblia-pasarte baten xehetasunak ikertzen badituzu, harribitxi ezkutuak aurki ditzakezu. Batzuetan, pasarteko hitz batek edo bik informazio garrantzitsua ematen dute. Adibidez, konparatu Mateo 28:7, Markos 16:7⁠rekin.

  •    Zergatik idatzi zuen Markosek Jesus laster bere ikasleei «eta Pedrori» agertuko zitzaiela?

  •  Pista: Markos ez zen gertakari horien lekuko izan. Beraz, Pedrorengandik jaso zuen informazio hau.

  •  Ezkutuko harribitxia: Zergatik sentituko zen lasai Pedro Jesusek berriro ikusi nahi zuela jakitean? (Markos 14:66-72). Nola erakutsi zuen Jesusek Pedroren lagun ona zela? Nola jarraitu dezakezu Jesusen eredua besteen lagun ona izan nahi baduzu?

 Pasarteei bizia eman eta xehetasunak ikusten dituzunean, Bibliaren irakurketaz askoz ere gehiago disfrutatuko duzu!