Saltatu edukira

«Ahal dudan guztia egiten dut»

«Ahal dudan guztia egiten dut»

 Alemanian bizi den Irmak ia 90 urte ditu. Bi istripu larri eta zenbait ebakuntzaren ondorioz, ezin du lehen egiten zuen bezala etxez etxe predikatu. Irmak senide eta ezagunei eskutitzak idatziz hitz egiten du orain bere fedeaz. Animatzeko eta doluminak emateko eskutitzak oso gustura jasotzen dituenez jendeak, sarritan hots egiten diote hurrengo eskutitza noiz iritsiko zaien galdetzeko. Eskutitz asko jasotzen ditu ere eskerrak eman eta berriro idazteko eskatuz. Irmak dio: «Honek guztiak asko pozten nau eta predikatzen jarraitzeko aukera ematen dit».

 Irmak zaharren egoitzetan daudenei ere idazten dizkie eskutitzak. Honela dio: «Emakume adindu batek telefonoz deitu zidan eta senarra hil ondoren jasotako eskutitzak asko kontsolatu zuela esan zidan. Bere Biblian gordetzen du eskutitza eta sarritan irakurtzen du arratsean. Senarra duela gutxi galdu zuen beste emakume batek nire eskutitzak apaizaren sermoiak baino gehiago lagundu ziola esan zidan. Galdera asko zituen eta ni bisitatzerik ote zuen galdetu zidan.

 Jehobaren lekukoa ez zen Irmaren ezagun batek idazteko eskatu zion urrun bizitzera joan zenean. «Nire gutun guztiak gordetzen zituen» kontatzen du Irmak. «Bere alabak hots egin zuen emakumea hil ondoren. Amari idatzitako eskutitz guztiak irakurri zituela kontatu zidan eta berari ere Biblian oinarritutako eskutitzak idazteko eskatu zidan».

 Irmak asko gozatzen du predikatzen. «Jehobari erregutzen diot berari zerbitzatzeko indarra ematen jarraitzeko» dio. «Etxez etxe ibiltzea ezinezkoa zaidan arren, ahal dudan guztia egiten dut».