Saltatu edukira

«Lekua dago emakumeentzat eraikuntzan»

«Lekua dago emakumeentzat eraikuntzan»

Itzal handia duen Britainiako eraikuntza erakunde batek makineria astuna erabiltzeko emakumeak trebatzeagatik goraipatu ditu Jehobaren lekukoak. Trebakuntza hau beraien sukurtsal berria eraikiko den gunean egin dute, Chelmsford-en (Essex). Considerate Constructors Schemek a (CCS ingelesezko izena kontuan hartuz) Lekukoek emakumeei ematen dieten trebakuntzari puntuaziorik handiena eman zion, 10etik 10. Gainera, «eraberritzailea» zela adierazi zuen. Zergatik jaso zuten horren puntuazio handia?

Britainiako eraikuntza langileen %13a baino gutxiago emakumezkoak dira. Britainiako enpresa batek egin zuen txosten baten arabera, emakume gazte gutxik hartzen dute aintzat eraikuntzan lan egiteko aukera. Bestalde, Chelmsford gunean dauden langileen %40 inguru emakumezkoak dira eta zenbaki hau %60ra igotzen da makineria astunarekin lan egiten duen taldeko langileen artean.

Emakumeak gizonekin batera daude lanean Chelmsford gunean

Zerk laguntzen die Lekukoak diren emakume hauei arrakasta izaten? Trebakuntza eta babesa emateak garrantzi handia du. Bi faktore hauek CCSak ematen dituen arauen artean aurkitzen dira. Arau hauen arabera, eraikuntza enpresek beraien langileak estimatzen dituztela adierazi behar dute «langile guztiei errespetua azaldu, tratu ona eman, animatu eta babesa emango zaien lan eremuak emanez». Era berean, «trebakuntza sustatu» behar dute.

Emakumeak makineria astuna erabiltzeko trebatzen

Jadek, hondeatzaileak eta kamioiak erabiltzeko trebakuntza jaso duen emakumeetako batek, hau dio: «Izugarria da! Inoiz ez nuen pentsatu ere egingo hau egiteko gai izango nintzenik. Batzuetan lanak erronkak aurkezten ditu, baina etengabe trebakuntza jasotzen dut eta gauza berriak ikasten ditut». Jade bezala, Lucy ere makineria astuneko langilea da. Honakoa dio: «Gunera lehen aldiz etorri nintzenean, ez neukan eskaini nezakeen gaitasunik. Baina iritsi nintzen lehen egunetik, trebakuntza jaso dut. Ordudanik, bost talde ezberdinekin egin du lan. Horrela, pila bat trebatu naute!».

Emakume bat makineria astuna erabiltzeko trebakuntza jasotzen ari da

Taldean dauden emakumeek makineria erabiltzen jakitea baino harago doazen gaitasunak dituzte. Eric izena duen talde-arduradun batek hau dio: «Emakumeek materiala gizonezkoek baino hobeto zaintzen dute eta oso onak dira beraien makinarekin zerbait gaizki dagoela ikusten eta horren berri ematen».

Emakumeei babesa ematen zaie eraikuntzan

Carlek, makineria astunarekin lan egiten duten talde batzuen arduradunak, hau dio: «Emakumeek makineria gidatzen ikasi duten moduak, benetan txunditu nau. Batzuetan, lehenago aukeratuko nuke emakume bat gidatzeko gizonezko bat baino!».

Emakume bat plastikozko hodiak elkartzeko makina bat erabiltzen ari da

Lan-taldeen arduradunek langileei behar duten babesa ematean, konfiantza ematen diete. Hori da Theresen kasuan ikusi dezakeguna. Emakume honek esperientzia handia du makineria astunaren erabileran. Beraz, badaki hauekin lan egiteak ardura handia duela eta segurtasuna mantentzeko erabaki garrantzitsuak hartu behar dituela. Honakoa dio: «Nire arduradunaren babesa dudala dakidanean, beste modu batean egingo nuena baino gehiago egiteko gai naiz konfiantza sentitzen baitut. Lan gogor guztiak pena merezi du besteek nire lana estimatzen eta errespetatzen dutela ikusten dudanean!».

Abigailek, hondeatzaileak eta kamioiak erabiltzen dituen langileak, asko eskertzen du jasotzen duen babesa eta laguntza: «Gune honetako gizonezkoek ez naute gutxiago izango banintz bezala tratatzen. Laguntzeko prest daude, baina ez dira nire lanaz jabetzen. Lanarekin jarraitzen uzten didate».

Kontzentratuta jarduten duten langile arduratsuak

Makineria astuna erabiltzeaz gaiz, Chelmsforden lan egiten duten emakumeak beste lan batzuk egiteko ere trebatuak izan dira, besteak beste, topografia lanak, lurren antolaketa, makineriaren konponketa eta aldamioak jartzen. Proiektuko lan desberdinetan emakumeekin jardun ondoren, Robertek «kontzentratuta, lanerako gogotsu eta xehetasun guztietara adi» egoten direla esaten du. Gainera, topografia lanetan jarduten duen Tomek dio: «Nire taldeko emakumeak oso zehatzak eta arduratsuak dira. Egin beharrekoa berehala egin nahi dute».

Ez da harritzekoa arduradun batek honakoa gogotsu esatea: «Zalantzarik gabe, lekua dago emakumeentzat eraikuntzan».

a Considerate Constructors Scheme erakunde independente bat da. Honen helburua Britainiako eraikuntza industriaren izena hobetzea da.