Saltatu edukira

«Jainkoak gizakiarentzako duen oparia» erakusgai Altxorraren hirian

«Jainkoak gizakiarentzako duen oparia» erakusgai Altxorraren hirian

Cluj-Napoca Errumaniako hiririk handienetakoa da eta Altxorraren hiria izenaz ere ezagutzen da. 2016ko apirilaren 20tik 24ra bertan izan zen Gaudeamus liburu azokan, Bibliako printzipio moral eta espiritualak ezagutzera eman zituzten Jehobaren lekukoek. Postu bat jarri zuten azokan eta erakusketako bideoetan, biblia-argitalpenetan eta Biblietan interesa agertuz gerturatu ziren milaka lagunekin hitz egin zuten.

Hainbat eskoletatik joan ziren azokara eta irakasle batzuk ikasleak Jehobaren lekukoen postura eraman zituzten. Ikasleei asko gustatu zitzaien Izan Jehobaren laguna saileko bideoak. Hauetako askok Recueil d’histoires bibliques edo Mi libro de historias bíblicas liburuaren eta Irakatsi zure seme-alabei liburuxkaren aleak eskatu zituzten. Bideoak ikusi zituen haur zaintzaile batek honakoa esan zion bere lankide bati: «Webgune honen helbidea idatzi behar dugu [jw.org] haurrei marrazki bizidun guztiak erakutsi ahal izateko».

Gazteak txunditurik gelditu ziren tabletetan ikusgai zeuden arbel biziduneko bideoekin, esaterako, Benetako maitasuna ote da?, Ez zaitzala sareak harrapatu eta Astindu bullyinga inor jo gabe.

Apaiz ortodoxo bat eta bere emaztea behin baino gehiagotan gerturatu ziren postura eta Traduction du monde nouveau edo Traducción del Nuevo Mundo itzulpenaren ale bat eta liburuxka batzuk hartu zituzten. Apaiza oso harriturik gelditu zen Bibliako hitzen aurkibidea eta itzultzaileek erabilitako informazio iturri fidagarriak ikustean. Lekukoei bere telefono zenbakia eman eta berarekin harremanetan jartzeko eskatu zien Bibliari buruz gehiago hitz egin ahal izateko.

Apaizaren emazteak jw.org webgunean haurrentzako informazioa non aurkitu zezakeen galdetu zuen. Lekukoek webguneko haurren atalera bideratu eta Izan zaitez egiazale bideoa erakutsi zioten. Asko gustatu zitzaion bideoa. Webguneko atal desberdinak ikusi ondoren, senarrak «Jainkoak gizakiarentzako duen oparia» zela esan zuen.