Saltatu edukira

Debekatzen al dute Jehobaren lekukoek film, liburu edo abesti jakinik?

Debekatzen al dute Jehobaren lekukoek film, liburu edo abesti jakinik?

 Ez. Gure erakundeak ez ditu film, liburu edo abestiak berrikusten bakoitzak zeintzuk baztertu behar dituen esateko. Zergatik ez?

  Bibliak gutako bakoitzari «ona eta txarra bereizteko» entrenamendua egiteko esaten digu (Hebrearrei 5:14).

  Bibliak kristauek entretenimendua aukeratzean kontuan hartu ditzaketen oinarrizko printzipioak ematen ditu. a Gure helburua bizitzako alor guztietan «zer zaion Jaunari atsegin» ziurtatzea eta hori egitea da (Efesoarrei 5:10).

  Bibliak familia-buruek, neurri batean, euren familia kideei entretenimendu jakin bat izaten ez uzteko ardura dutela irakasten du (1 Korintoarrei 11:3; Efesoarrei 6:1-4). Kongregazioan, aldiz, inork ezin du debekatu film, abesti edo artista jakinen bat onargarria ez dela esanez (Galaziarrei 6:5).

a Bibliak, esaterako, espiritismo, sexu moraltasun eza eta indarkeria gaitzesten ditu (Deuteronomioa 18:10-13; Efesoarrei 5:3; Kolosarrei 3:8).