Saltatu edukira

Posible al du Jehobaren lekuko batek Lekuko izateari uko egitea?

Posible al du Jehobaren lekuko batek Lekuko izateari uko egitea?

 Bai. Gure erakundea uzteko bi era daude:

  •   Eskaera formalaren bidez. Jehobaren lekuko izateari uzteko erabakia ahoz zein idatziz azaldu daiteke.

  •   Jokabidearen bidez. Gure mundu-mailako anaiartearen kide gehiago izan nahi ez duela azaltzen duen ekintzaren bat egin dezake norbaitek (1 Pedro 5:9). Esaterako, beste erlijio bateko kide egin eta bertan jarraitzeko asmoa adierazi dezake (1 Joan 2:19).

Zer gertatzen da Lekuko batek predikatzeari edo bileretara joateari uzten badio? Jehobaren lekuko izateari uko egin diola uste al duzue?

 Ez. Jehobaren lekuko izateari uko egitea eta fedea ahultzea ez dira gauza berdinak. Askotan, Jainkoaren zerbitzuan mantsotu direnek edo Jainkoa zerbitzatzeari utzi diotenek ez dute beraien fedea baztertu, adorea galdu baizik. Hauek baztertu ordez, adorea eta laguntza ematen saiatzen gara (1 Tesalonikarrei 5:14; Judas 22). Laguntza jasotzea nahi badu, kongregazioko arduradunek aurrea hartuko dute behar duen laguntza espirituala ematen (Efesoarrei 4:11,12; 1 Pedro 5:1-3).

 Hala ere, arduradunek ez dute eskumenik inor Jehobaren lekuko izatera behartzeko. Norberak erabaki behar du zein erlijioren parte izan nahi duen (Josue 24:15). Jainkoa zerbitzatzen dutenek gogo onez, bihotz-bihotzez, egin behar dutela uste dugu (Isaias 6:8; Mateo 22:37).