Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

JW LIBRARY

Hasi JW Library erabiltzen (Android)

Hasi JW Library erabiltzen (Android)

Ongi etorri JW Libraryra. Aplikazio hau Biblia irakurri eta aztertzeko prestatu da. Honen ezaugarri nagusietara nabigazio-menuaren bitartez sar zaitezke. Mugitu hatza pantailan ezkerretik eskuinera edo ukitu goian ezkerretara dagoen Menu botoia nabigazio-menua irekitzeko.

 Biblia

Biblia ikuspegiak biblia-itzulpenak ditu hizkuntza askotan. Ukitu biblia-liburua eta kapitulu zenbakia irakurtzen hasteko. Irakurtzen duzun bitartean, oharrak, erreferentziak eta beste biblia-itzulpen batzuk ikus ditzakezu Azterketa panelean.

Beste biblia-aipu bat bilatzeko, ireki nabigazio-menua eta ukitu berriro Biblia biblia-liburuen zerrendara itzultzeko.

 Argitalpenak

Argitalpenak ikuspegiak argitalpenak, audioak eta bideoak ditu hizkuntza askotan. Irakurtzen hasteko, ukitu argitalpena eta artikulua. Irakurri ahala, bertan agertzen diren aipuak ere irakurri ditzakezu. Biblia-aipua ukitzen baduzu, Azterketa panelean agertuko da. Ukitu Azterketa paneleko esteka, bertseta Biblian aurkitzeko.

Beste argitalpen bat irekitzeko, jo nabigazio-menura eta ukitu berriro Argitalpenak botoia argitalpenen zerrendara itzultzeko.

 Eguneko aipua

Eguneko aipua irakurtzeko, ireki nabigazio-menua eta ukitu Eguneko aipua botoia.

 Online

Nabigazio-menuko Online atalak gure webgune ofizialetara joateko estekak ditu.

 Ezaugarri berrienak

JW Libraryren azken ezaugarriak izateko, eduki zure gailua eguneratuta.

Ziurtatu zure gailuarentzat erabilgarri dagoen Androiden azken bertsioa izateaz. Informazio gehiagorako ikusi ondorengo esteka: https://support.google.com/nexus/answer/4457705?hl=es.

Zure erosotasunerako, aplikazioaren eguneraketak automatikoki egin daitezke. Aukera hau zure gailuaren ezarpenetan aurkitzen da. Informazio gehiagorako, ikusi ondorengo esteka: https://support.google.com/googleplay/answer/113412?hl=es.